Ibar Ezkerrako Ikasleak: 2008

2008-12-22

Zikloak - 2008ko Gabonak

Urtero bezala, gabonetako oporren aurreko egunean, Sestaoko La Benedicta kiroldegian elkartzen dira Kirola eta Informatika zikloetako ikasleak.

Aurten, KES2ko ikasleek antolatu dituzte taldeak eta kirol-ekintzak. Ikasle gehienak parte hartu dute, eta aritu dira eskubaloian, hockey-an, saskibaloian eta futbitoan. Arazo txiki batzuk egon arren, ondo pasatu dutela uste dugu.

Aldageletara joan baino lehen, zenbait opari zozketatu genituen. Ikasle guztiek portatila eskuratzeko nahia zuten, eta azkenean Unai Garmendiarentzat izan zen. ZORIONAK!

2008-12-05

Zikloak - Hitzaldiak eta Erakustaldiak

Hasi berria den bigarren ebaluaketan, ISUko bi taldeekin irteera pare bat egin dugu.

Azaroaren 27an, Zamudioko Parke Teknologikora joan gara, Enpresa Digitalak antolatutako BUENAS PRÁCTICAS EN EL DISEÑO DE SOFTWARE hitzaldian parte hartzeko.
ISUko ikasleak - Enpresa Digitala

Abenduaren 4an, Bilboko Itsas Museora hurbildu gara, pasadan ikasturtean DEMA-n aurkeztutako proiektuak ikustera. Ibar Ezkerrako ikasleen proiektuak ere bertan zeuden. ISUko ikasleak - DEMA

2008-10-10

Zikloak - 0809 Ikasturtea

Ibar Ezkerra Ikastolako ikasleek 0809 ikasturtea irailean hasi zuten.

Bigarren mailakoak martxotik aurrera ez ditugu ikastolatik ikusiko praktikak enpresan egin behar dituztelako; beraz, aprobetxatuko dugu ahalik eta argazki gehien egiten.

Lehenengo mailakoei argazkiak egiteko beste urte bat daukagu; ia hurrengoan ISU1 taldeko guztiak agertzen diren.

ISU zikloko ikasleek informatika gelan ematen dute ia egun osoa, nahiz eta lehenengo mailakoak tailerrean ere egon behar izan praktikak egiteko.


KES zikloko ikasleek batzutan irteerak egiten dituzte; Sopelako hondartzara, adibidez. Hala ere, La Benedikatako kiroldegian daude gehienbat, eta instalazio guztiak erabiltzen dituzte: igerilekua, aerobik egiteko gelak, kirol anitzeko pistak, frontoia, etab.

2008-10-03

Zikloak - Guraso bilerak

Ikasturte guztietan bezala, aurten ere guraso bilerak egin ditugu irailean.
  • Lehenengoa, irailaren 22an, La Benedikta kiroldegian egin genuen, Gorputz eta Kirol Ekintzen Sustapeneko goi mailako zikloko gurasoekin. Gai asko zeuden lantzeko eta azkenean argazkiak egitea ahaztu zitzaigun.
  • Bigarrena, irailaren 25an, ikastolan egin genuen, Informatika Sistemen Ustiapeneko erdi mailako zikloko gurasoekin. Bileran zehar argazkiak egitea ez genuen ahaztu oraingo honetan.

ISU1 taldeko gurasoak

ISU2 taldeko gurasoak

Gurasoen parte hartzea ezinbestekoa dela uste dugu, eta hurrengo ikasturtean bilera hauek arrakasta bera izatea espero dugu. Eskerrik asko.

2008-02-28

Zikloak - Ski Bidaia

2008.ko urtarrilean Gorputz- eta Kirol- Ekintzen Sustapena heziketa zikloko ikasleek Ski bidaia egin zuten. Aste beteko ikastaroa jaso ondoren, horrelakoak egiten ikasi zituzten...



...baina hasierak beti izaten dira gogorrak:

2008-02-14

Zikloak - 0708 Ikasturtea

Hona hemen ikasleek ikasturtean zehar burututako hainbat ekintza.