Ibar Ezkerra Ikastolako ikasleek 0809 ikasturtea irailean hasi zuten.
Bigarren mailakoak martxotik aurrera ez ditugu ikastolatik ikusiko praktikak enpresan egin behar dituztelako; beraz, aprobetxatuko dugu ahalik eta argazki gehien egiten.
Lehenengo mailakoei argazkiak egiteko beste urte bat daukagu; ia hurrengoan ISU1 taldeko guztiak agertzen diren.
ISU zikloko ikasleek informatika gelan ematen dute ia egun osoa, nahiz eta lehenengo mailakoak tailerrean ere egon behar izan praktikak egiteko.
KES zikloko ikasleek batzutan irteerak egiten dituzte; Sopelako hondartzara, adibidez. Hala ere, La Benedikatako kiroldegian daude gehienbat, eta instalazio guztiak erabiltzen dituzte: igerilekua, aerobik egiteko gelak, kirol anitzeko pistak, frontoia, etab.
2008-10-10
2008-10-03
Zikloak - Guraso bilerak
Ikasturte guztietan bezala, aurten ere guraso bilerak egin ditugu irailean.
- Lehenengoa, irailaren 22an, La Benedikta kiroldegian egin genuen, Gorputz eta Kirol Ekintzen Sustapeneko goi mailako zikloko gurasoekin. Gai asko zeuden lantzeko eta azkenean argazkiak egitea ahaztu zitzaigun.
- Bigarrena, irailaren 25an, ikastolan egin genuen, Informatika Sistemen Ustiapeneko erdi mailako zikloko gurasoekin. Bileran zehar argazkiak egitea ez genuen ahaztu oraingo honetan.
Gurasoen parte hartzea ezinbestekoa dela uste dugu, eta hurrengo ikasturtean bilera hauek arrakasta bera izatea espero dugu. Eskerrik asko.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)

