Ibar Ezkerrako Ikasleak: 2009

2009-12-23

2009ko gabonak

Gabonetako oporrei hasiera emateko, aurten ere Sestaoko La Benedicta kiroldegian elkartu dira Informatika eta Kirola zikloetako ikasleak. KES2ko ikasleak arduratu dira taldeak eta kirol-ekintzak antolatzeaz. Ziklo eta maila ezberdinetako ikasleek hamar talde osatu dituzte. Arbitrorik ez zenez egon talde irabazlea nor izan zen ez dakigu. Ordubetean ondorengo ekintzak burutu zituzten...
boleibola…

eskubaloia…

saskibaloia…

eta fit-ball.


Atsedenaldiaren ostean futbitoan aritu ziren:


Zozketa bukaeran egin zen eta hauek izan ziren sarituen izenak: Ander Fresno Aranguren (KES2) - kotxe telegidatua; Xabier Larrinaga Díez (MSS1) - skate telegidatua; Denis López Vallejo (KES1) - irrati-hozkailua; Aitor Medina Uribe (KES2) - skykopter; Mikel Prieto Domingo (KES1) – aurikulardun irratia; Ander Hernández Martín (KES2) – MP3; Julen Macizo Adán (KES2) – bideo kamera digitala; Unai Salgado Caballero (KES1) – musika katea; Asier Eskuza Ruiz (KES2) – maleta; Sandra Ortiz de Mendíbil Álvarez (KES1)– barbakoa

ZORIONAK GUZTIEI ETA URTE BERRI ON!

2009-10-28

Hackinbadakigu.net

Urriak 21ean, ETB3 kateko Nick dut nik saioan Dabid Martínez eta Joseba Martos ikasle ohiei elkarrizketa egin zieten. Saio honetan ondorengo aurkezpena egiten zuten: "Informatikaren ezagutza zabaltzea eta software librearen erabilera bultzatzea helburu duen kolektiboa ezagutuko dugu: hackinbadakigu".

Hackinbadakigu.net

Animatzen zaitugu elkarrizketa osorik ikustera http://www.dabid.net/2009/10/21/nick-dut-nik-hack-inbadakigu-elkarrizketa-egin-digute-nickdutnik/ helbidean.

2009-10-14

Guraso bilerak

Beste ikasturteetan bezala guraso bilerak egin ditugu ziklo eta maila guztietan. Aurten, urriaren hasieran egin ditugu Sestaoko La Benedicta kiroldegian, Kiroleko zikloko gurasoekin, eta Portugaleteko ikastolan, Informatika zikloko gurasoekin.
Ikastolaren aurkezpena egin ondoren zikloaren inguruko informazioa eskaini zitzaien (lanbide moduluak, harrera programaketak, egutegia, ordutegia, elkarbizitzarako arautegia, ekintza osagarriak, praktikak). Lehenengo hilabete honetan taldearen egoera zein den ezagutu zuten, eta zikloa amaitzean aurkeztutako proposamenak interesgarriak izan ziren, batez ere seme-alaba bigarren mailan duten gurasoentzat. Bukaeran, asebetetze maila ezagutzeko galdetegia pasatu zitzaien eta tutoreekin harremana errazteko zenbait datu eskatu zitzaizkien.

Bilera ordubeteko iraupena izan zuen, beraz, gurasoak animatzen ditugu hurrengo ikasturtean berriro parte hartzera. Eskerrik asko.

2009-10-09

Sopelako hondartzan

Pasadan irailak 25ean, Sopelako hondartza izan zen KES1 eta KES2ko ikasleen ekintzen testigu goiz osoan zehar. Urtero bezala, KES2ko ikasleek ekintza ezberdinak prestatu zituzten talde bien arteko elkarrekintza landuz, elkar ezagutzeko helburuarekin. “Altxorraren bila”, erreleboak, proba motibagarri ezberdinak eta partiduak izan ziren, besteak beste, ingurune aparta honetan landu zirenak.

2009-09-30

Tecnocom Enpresa

Ibar Ezkerra Ikastolak akordio bat egin du Tecnocom enpresarekin Mikroinformatika Sistemak eta Sareak zikloaren Tresneria Muntatzea eta Mantentzea lanbide moduluan parte hartzeko. Orain arte bi hitzaldi eskaini dituzte ikastolan:
Lehenengo saioan, Kepak bezeroaren arreta zentroari buruz hitz egin zigun. Bertan, teknikariak bezeroaren aurrean izan behar duen jarrera azpimarratu zigun. Tecnocom enpresaren bezeroa da Hezkuntza Saila eta ikastetxeetan eskaintzen duten arreta presentziala zein urruneko arreta azaldu zigun.

Bigarren saioan, Rafak Tecnocom enpresako hiru departamentuetan (mikroinformatika, finantza-zerbitzuak edo komunikazioak) teknikariak burutzen dituen lanak azaldu zizkigun.
Teknikariak egunero ikasi behar duela nabarmendu ziguten saio bietan.

2009-09-25

0910 Ikasturtea

Pasadan ikasturtean egin genuen moduan, 0910 ikasturteari hasiera emango diogu ikastolako blogean berri bat idazten. Eta lehenengo berria izanda aurkeztuko ditugu aurtengo ikasleak. Guztira, lau talde dira, bi informatika arloan eta beste bi kirol arloan.

Informatika arloan aldaketak egon dira, eta bigarren mailako ikasleak Informatika Sistemen Ustiapena zikloaren azken promozioa izango dira; berriz, lehenengo mailako ikasleak Mikroinformatika Sistemak eta Sareak zikloaren lehenengo promozioa.
Espero dezagun, bigarren mailako ikasleek enpresan burutuko dituzuen praktikei ahalik eta etekin handien ateratzea eta titulua eskuratzea; lehenengo mailakoek ekainerako guztia gainditu eta egoera berean egongo zarete hurrengo ikasturtean.
Besterik gabe, ongi etorri guztioi!

2009-05-29

Zikloak - Lantokiko Prestakuntza

Jagoba Kernet EnpresanISU eta KES 2. mailako ikasleek enpresatan praktiketan dihardute, goizez zein arratsaldez. Ikasleak asko ikasten ari dira eta pozik daude egiten ari diren lanarekin. Hala ere, enpresetako ordutegietara moldatu behar izateak opor egunak murriztu dizkie; langileen ordutegietara ohitu behar!

Julen Gim Nagusian KESeko ikasleek praktiketan egiten dituzten lanen artean honako hauek dagoz: Fitness-eko teknikaria, igerilekuetan, begirale eta sorosle, hirugarren adineko pertsonekin jarduerak, aerobik-eko irakaslea, e.a.
Aurten, enpresa kolaboratzaileak honako hauek izan dira: Xaker K.Z., Guedan, Gimnasio Nagusia, Seminario Gym, Araba Fitness, Sport Studio, Talde Sport, DV Training Sport Bizkaia (Unibertsitateko Kiroldegia), Fitness Place, Emtesport, Bilboko Club Deportivo, eta Hydra Artea.

2009-05-07

Zikloak - Irteerak

Apirilean zehar, zenbait irteera egin ditugu lehenengo mailan dauden kirol eta informatikako ikasleekin.

KESeko ikasleak - Esku pilota
Apirilak 3an, KESeko ikasleok Txurdinagan eman genuen goiz osoa. Bertako frontoian, hiru ikastetxeen arteko Herri Kiroletako ekintzetan parte hartu genuen, DBHko 3. eta 4. mailetako ikasleentzat ekintzak koordinatuz: sokatira, txingak, zakulariak, lokotxak, giza-frogak, etab.

KESeko ikasleak - XIBA
Apirilak 24an, Fadurako frontoietara joan ginen Ikas Pilotako ekintzak burutzera. Getxo, Leioa eta Sopelako lau ikastoletako ikasleak koordinatzen eman genuen goiz osoa; guztira, LHko 5. eta 6. mailetako 150 ikasle ziren. Ekintza guztiak bukatu ostean, Imanol Agirre pilotariaren partidu bat ikusi genuen, eta ikasle bakoitzak bere apustua egin zuen. Irabazleei xiba bat oparitu zitzaien.

ISUko ikasleak - Prestik

Apirilak 30ean, ISUko ikasleok Euskalduna Jauregira joan ginen, Lana eta Trebakuntzaren Erakusketara. Ordu pare bat eman genituen, Lana bilatzeko eta Enpresak sortzeko tailerretan parte hartzeko, eta erakusketarien stand-ak ikusteko.


2009-04-08

KORRIKA - Ibar Ezkerra (II)

Goizeko sei t'erdiak ziren Ibar Ezkerra Ikastolak 2129. kilometroan KORRIKAren lekukoa hartu zuenean. Fernandok, Jonek eta Cristinak eraman zuten... eta zelako martxarekin, gainera!
Atzean, beste guztiak korrika egiten: Nagore (bideo kamerarekin); Xabier eta Joseba (pankartarekin); Txabi, Agurtzane eta Bermeotik etorritako ikasle ohiak, Dabid eta Joseba; eta noski, Santurtzi eta Portugaletetik etorritakoak, haien artean, Iñigo.
Egia esan, hau ez dakigu noraino heldu zen, baina beste guztiak Sestaon buelta eman, eta ikastolara etorri ginen gosaltzera.
Kirolekoek esanda, indarra hartzeko txokolatea eta pastak ezin hobeak dira, beraz, hortan aritu ginen goizeko zortzi t'erdiak arte.
Bideoa ikusi ondoren, inbidia apur bat duzuenok, hurrengo baterako badakizue!

2009-04-01

KORRIKA - Ibar Ezkerra

KORRIKAren ibilbideaIbar Ezkerra Ikastolak aurtengo KORRIKAn parte hartuko du, eta 2129. kilometroan lekukoa eramango du.

Datorren larunbatean, hilak 4, Portugaleteko Errepelega auzotik, goizeko 6ak aldera pasatuko da.

Aritu gurekin kilometro batetan, eta ikastolako kamiseta eta sudadera oparituko dizugu!



KORRIKA Portugaletetik alde egin ondoren, ikastolan ospatuko dugu txokolatada bat eginez.

2009-03-27

Zikloak - Lantokiko Prestakuntza

Urtero bezala, martxoaren erdialdean, enpresan hasten dituzte praktikak ISU eta KES taldeetako bigarren mailako ikasleak. Guztira, 360 ordu egingo dituzte eta ekainean bukatuko dituzte.

Informatikako zikloko ikasle guztiek goizeko ordutegia dute, 8retatik 15etara, arratsaldean goi-mailako zikloetara sartzeko froga prestatzen ari direlako. Enpresan egingo dituzten lanen artean honako hauek azpimarra daitezke: sistema teknikari-lanak, web-orrialdeen kudeaketa, bezeroei arreta emateko irteera egin teknikoekin, mantenu informatikoa, instalazioak, e.a. Enpresa kolaboratzaileak honako hauek dira: Eurohelp, Sermicro, Kernet, Thales, CVT, Xerox, Euromicro, T-system, Zylk.net, Cove Norte, Softec eta Dominion.

ISU2 taldeko ikasleak

Maiatzean, tutoreak bisita egiten duenean, zenbait esperientzen berri ematea espero dugu. Bitartean, praktikak aprobetxatu ahalik eta gehien ikasteko!