Ibar Ezkerrako Ikasleak: 2009-05

2009-05-29

Zikloak - Lantokiko Prestakuntza

Jagoba Kernet EnpresanISU eta KES 2. mailako ikasleek enpresatan praktiketan dihardute, goizez zein arratsaldez. Ikasleak asko ikasten ari dira eta pozik daude egiten ari diren lanarekin. Hala ere, enpresetako ordutegietara moldatu behar izateak opor egunak murriztu dizkie; langileen ordutegietara ohitu behar!

Julen Gim Nagusian KESeko ikasleek praktiketan egiten dituzten lanen artean honako hauek dagoz: Fitness-eko teknikaria, igerilekuetan, begirale eta sorosle, hirugarren adineko pertsonekin jarduerak, aerobik-eko irakaslea, e.a.
Aurten, enpresa kolaboratzaileak honako hauek izan dira: Xaker K.Z., Guedan, Gimnasio Nagusia, Seminario Gym, Araba Fitness, Sport Studio, Talde Sport, DV Training Sport Bizkaia (Unibertsitateko Kiroldegia), Fitness Place, Emtesport, Bilboko Club Deportivo, eta Hydra Artea.

2009-05-07

Zikloak - Irteerak

Apirilean zehar, zenbait irteera egin ditugu lehenengo mailan dauden kirol eta informatikako ikasleekin.

KESeko ikasleak - Esku pilota
Apirilak 3an, KESeko ikasleok Txurdinagan eman genuen goiz osoa. Bertako frontoian, hiru ikastetxeen arteko Herri Kiroletako ekintzetan parte hartu genuen, DBHko 3. eta 4. mailetako ikasleentzat ekintzak koordinatuz: sokatira, txingak, zakulariak, lokotxak, giza-frogak, etab.

KESeko ikasleak - XIBA
Apirilak 24an, Fadurako frontoietara joan ginen Ikas Pilotako ekintzak burutzera. Getxo, Leioa eta Sopelako lau ikastoletako ikasleak koordinatzen eman genuen goiz osoa; guztira, LHko 5. eta 6. mailetako 150 ikasle ziren. Ekintza guztiak bukatu ostean, Imanol Agirre pilotariaren partidu bat ikusi genuen, eta ikasle bakoitzak bere apustua egin zuen. Irabazleei xiba bat oparitu zitzaien.

ISUko ikasleak - Prestik

Apirilak 30ean, ISUko ikasleok Euskalduna Jauregira joan ginen, Lana eta Trebakuntzaren Erakusketara. Ordu pare bat eman genituen, Lana bilatzeko eta Enpresak sortzeko tailerretan parte hartzeko, eta erakusketarien stand-ak ikusteko.