Ibar Ezkerrako Ikasleak: 2009-10

2009-10-28

Hackinbadakigu.net

Urriak 21ean, ETB3 kateko Nick dut nik saioan Dabid Martínez eta Joseba Martos ikasle ohiei elkarrizketa egin zieten. Saio honetan ondorengo aurkezpena egiten zuten: "Informatikaren ezagutza zabaltzea eta software librearen erabilera bultzatzea helburu duen kolektiboa ezagutuko dugu: hackinbadakigu".

Hackinbadakigu.net

Animatzen zaitugu elkarrizketa osorik ikustera http://www.dabid.net/2009/10/21/nick-dut-nik-hack-inbadakigu-elkarrizketa-egin-digute-nickdutnik/ helbidean.

2009-10-14

Guraso bilerak

Beste ikasturteetan bezala guraso bilerak egin ditugu ziklo eta maila guztietan. Aurten, urriaren hasieran egin ditugu Sestaoko La Benedicta kiroldegian, Kiroleko zikloko gurasoekin, eta Portugaleteko ikastolan, Informatika zikloko gurasoekin.
Ikastolaren aurkezpena egin ondoren zikloaren inguruko informazioa eskaini zitzaien (lanbide moduluak, harrera programaketak, egutegia, ordutegia, elkarbizitzarako arautegia, ekintza osagarriak, praktikak). Lehenengo hilabete honetan taldearen egoera zein den ezagutu zuten, eta zikloa amaitzean aurkeztutako proposamenak interesgarriak izan ziren, batez ere seme-alaba bigarren mailan duten gurasoentzat. Bukaeran, asebetetze maila ezagutzeko galdetegia pasatu zitzaien eta tutoreekin harremana errazteko zenbait datu eskatu zitzaizkien.

Bilera ordubeteko iraupena izan zuen, beraz, gurasoak animatzen ditugu hurrengo ikasturtean berriro parte hartzera. Eskerrik asko.

2009-10-09

Sopelako hondartzan

Pasadan irailak 25ean, Sopelako hondartza izan zen KES1 eta KES2ko ikasleen ekintzen testigu goiz osoan zehar. Urtero bezala, KES2ko ikasleek ekintza ezberdinak prestatu zituzten talde bien arteko elkarrekintza landuz, elkar ezagutzeko helburuarekin. “Altxorraren bila”, erreleboak, proba motibagarri ezberdinak eta partiduak izan ziren, besteak beste, ingurune aparta honetan landu zirenak.