Ibar Ezkerrako Ikasleak: 2010

2010-06-04

Turismo aktiboa

Pasadan maiatzean kirol zikloko 1.mailako 23 ikasleak Gorlizera eraman genituen bertako paraje hobezinean ekintza ezberdinak egin zitzaten. Aurten, eta eguraldiak horrela nahi izan duelako, kayak eta surfa egiteko aukera izan dugu.

Goiz osoa iraun duen ekintza ezberdin eta interesgarriak izan dira guztion ustetan!!

2010-05-12

Lantokiko Prestakuntza Kurtsoa

Informatika eta kirola zikloetako 2. mailako ikasleek martxotik enpresetan praktiketan dihardute, goizez zein arratsaldez. Ikasleen jarraipena egiteko antolatutako banakako tutoretzetan pozik daudela eta asko ikasten ari direla esan diote tutoreari.

Tecnocom - ZunbeltzInformatika arloan ikasleek burutzen dituzten eginkizun nagusiak honako hauek dira: informatika-tresneria muntatzea eta mantentzea, postu bakarreko eta sareko sistema eragileak instalatzea eta ustiatzea, web aplikazioak instalatzea eta konfiguratzea, ingurune txikietan sare lokalen zerbitzuak instalatzea eta mantentzea, interneteko zerbitzuak instalatzea eta mantentzea.

Kirol arloan ikasleek burutzen dituzten eginkizunak beste hauek dira: igerilekuetan egiten diren ur ekintzak,Ukabilka - Iker fitness aretoan prestakuntza fisikoa, aretoko ekintza zuzenduak, ezintasunak dituzten pertsonekin kirol ekintzak, kirol ekintzen inguruan lan komertzialak.

0910 ikasturtean enpresa kolaboratzaileak hauek izan dira: informatika arloan, Cidir, Tecnocom, Eurohelp, Sermicro eta Xerox; kirol arloan, Guedan, Servi Ocio, Xaker, Fitness Place, Metropolitan, Gimnasio Imagen, Emtesport, Sport Studio, Urtzi, Deportivo, beste batzuen artean.

2010-04-21

Inguralde eta Tecnocom

Hirugarren ebaluaketan, bigarren mailako ikasleek praktikak egiten dituzten bitartean, bi irteera egin ditugu informatika zikloko lehenengo mailako ikasleekin.

MSSko ikasleak InguraldenMartxoaren 25ean, Barakaldoko Inguraldek Innobak eraikinean antolatutako Ostegulan: enpresarekin duzu hitzordua jardunaldian parte hartu genuen. Bertan, Eurohelp enpresak informatika arloan lan egiteko aukeren inguruko informazioa eskaini zuen bi ordutako hitzaldian.
MSSko ikasleak TecnocomenApirilaren 16an, Tecnocomek Bilbon duen egoitzara joan ginen eta hiru ordutako saioan diru-birziklatzaile bat desmuntatu zuen Julenek ikasleen laguntzarekin. Berriro muntatu ondoren makinaren funtzionamendu egokia egiaztatu zuten portatil batetan instalatutako SWa erabiliz.

2010-02-01

Bizkaia Enpresa Digitala

Urtarrilean, informatika zikoetako ikasleek Bizkaia Enpresa Digitalak antolatutako bi hitzaldietan parte hartu zuten. Ikasleak haien tutorearekin joan ziren Zamudioko Parke Teknologikoko ESI eraikinera. Hiru ordutako hitzaldiak izan ziren eta gainera kaferako atsedenaldia egon zen.
Urtarrilaren 21ean lehenengo mailako ikasleek eta Txabik parte hartu zuten Desarrollo de redes sociales y el SW libre izeneko hitzaldian.
MSSko ikasleak
Hurrengo astean bigarren mailako ikasleen txanda izan zen eta Josebarekin La imagen de nuestra empresa en la red. Objetivo: Comunicación 2.0 izeneko hitzaldian egon ziren.
ISUko ikasleak
Ikasturtea bukatu baino lehen beste hitzaldi interesgarririk ikusten badugu lehenengo mailako ikasleekin joango gara, ordurako bigarren mailako ikasleek praktiketan ibiliko direlako.

2010-01-27

2010eko Eski Bidaia

Aurten, bi urtetik behin egiten dugun bezala, kirol zikloko bi taldeetako ikasleekin Astunera eskiatzera joan gara, urtarrilaren 19tik 22ra.
Intentsitate handiko hiru egun izan dira: goizean goizetik eskiatu, pistetan bertan bazkaldu eta arratsaldean klase gehiago. Eta hau guztia nahiko ez balitz, afal ostean klase teorikoak egin genituen.

Esperientzia interesgarria bezain neketsua izan da. Hala ere denak bueltatu dira berriz ere beraien kabuz eskiatzera joateko gogoarekin!!

2010-01-18

Tecnocom Enpresa (II)

Ikasturte honetan, ostiralero, Tecnocom enpresak formakuntza saioak eskaintzen dizkie Ibar Ezkerra Ikastolako Mikroinformatika Sistemak eta Sareak zikloko ikasleei.
Dagoeneko, hamabost saio egin dituzte ikastolan eta horietan Kepa, Rafa, Fernando, Imanol, Sergio, Lidia, Igor eta Ignacio parte hartu dute.
Hiru ordutako saio ezberdinetan, Tresneria Muntatzea eta Mantentzea lanbide moduluarekin lotura zuzena duten praktikak tailerrean egin dituzte ondorengoak desmuntatuz eta muntatuz: portatilak, mahaigaineko ekipoak, zerbitzariak, tinta injekziozko inprimagailuak eta laser inprimagailuak.

Sare Lokalak lanbide moduluan lantzen diren kontzeptuetan ere sakondu dute Hezkuntza Saileko Premia sarea azalduz, domeinu kontroladorearen instalazioa eta konfigurazioa burutuz eta sare gailuen konfigurazioa (bideratzailea, konmutadorea, sarbide puntua) eginez.

2010-01-11

Informatikako ikasleak

Mikroinformatika Sistemak eta Sareak zikloko ikasleek praktikak informatika gelan eta tailerrean egiten dituzte.
Tresneria Muntatzea eta Mantentzea lanbide moduluan ordenagailuan oinarri plaka, hedapen txartelak, biltegiratze baliabideak eta periferikoak muntatzen eta konfiguratzen dituzte.

Sare Lokalak lanbide moduluan sare lokala ezarri eta konfiguratzen dute. Horretarako, kutxak eta kanaletak kokatzen dituzte; sare kablea egin eta egiaztatzen dute; armairuan dauden gailuen arteko konexioa burutzen dute; hariko eta haririk gabeko sare txartelak, sarbide puntua, konmutadorea eta bideratzailea konfiguratzen dituzte; domeinu kontroladorea martxan jarri eta zerbitzuak konfiguratzen dituzte.