Intentsitate handiko hiru egun izan dira: goizean goizetik eskiatu, pistetan bertan bazkaldu eta arratsaldean klase gehiago. Eta hau guztia nahiko ez balitz, afal ostean klase teorikoak egin genituen.
2010-01-27
2010eko Eski Bidaia
Intentsitate handiko hiru egun izan dira: goizean goizetik eskiatu, pistetan bertan bazkaldu eta arratsaldean klase gehiago. Eta hau guztia nahiko ez balitz, afal ostean klase teorikoak egin genituen.
2010-01-18
Tecnocom Enpresa (II)
Ikasturte honetan, ostiralero, Tecnocom enpresak formakuntza saioak eskaintzen dizkie Ibar Ezkerra Ikastolako Mikroinformatika Sistemak eta Sareak zikloko ikasleei.
Dagoeneko, hamabost saio egin dituzte ikastolan eta horietan Kepa, Rafa, Fernando, Imanol, Sergio, Lidia, Igor eta Ignacio parte hartu dute.
Hiru ordutako saio ezberdinetan, Tresneria Muntatzea eta Mantentzea lanbide moduluarekin lotura zuzena duten praktikak tailerrean egin dituzte ondorengoak desmuntatuz eta muntatuz: portatilak, mahaigaineko ekipoak, zerbitzariak, tinta injekziozko inprimagailuak eta laser inprimagailuak.
Sare Lokalak lanbide moduluan lantzen diren kontzeptuetan ere sakondu dute Hezkuntza Saileko Premia sarea azalduz, domeinu kontroladorearen instalazioa eta konfigurazioa burutuz eta sare gailuen konfigurazioa (bideratzailea, konmutadorea, sarbide puntua) eginez.
2010-01-11
Informatikako ikasleak
Mikroinformatika Sistemak eta Sareak zikloko ikasleek praktikak informatika gelan eta tailerrean egiten dituzte.
Tresneria Muntatzea eta Mantentzea lanbide moduluan ordenagailuan oinarri plaka, hedapen txartelak, biltegiratze baliabideak eta periferikoak muntatzen eta konfiguratzen dituzte.
Sare Lokalak lanbide moduluan sare lokala ezarri eta konfiguratzen dute. Horretarako, kutxak eta kanaletak kokatzen dituzte; sare kablea egin eta egiaztatzen dute; armairuan dauden gailuen arteko konexioa burutzen dute; hariko eta haririk gabeko sare txartelak, sarbide puntua, konmutadorea eta bideratzailea konfiguratzen dituzte; domeinu kontroladorea martxan jarri eta zerbitzuak konfiguratzen dituzte.