Mikroinformatika Sistemak eta Sareak zikloko ikasleek praktikak informatika gelan eta tailerrean egiten dituzte.
Tresneria Muntatzea eta Mantentzea lanbide moduluan ordenagailuan oinarri plaka, hedapen txartelak, biltegiratze baliabideak eta periferikoak muntatzen eta konfiguratzen dituzte.
Sare Lokalak lanbide moduluan sare lokala ezarri eta konfiguratzen dute. Horretarako, kutxak eta kanaletak kokatzen dituzte; sare kablea egin eta egiaztatzen dute; armairuan dauden gailuen arteko konexioa burutzen dute; hariko eta haririk gabeko sare txartelak, sarbide puntua, konmutadorea eta bideratzailea konfiguratzen dituzte; domeinu kontroladorea martxan jarri eta zerbitzuak konfiguratzen dituzte.