Ibar Ezkerrako Ikasleak: 2014-05

2014-05-23

Izena aldatu diogu ikastolari: Lehen Ibar Ezkerra, orain Harrobia

Bai, ikastolari izena aldatu diogu! Orain dela gutxi gure helbidea Portugalete-Sestaotik Bilbora aldatu genuen eta aurten izena aldatzea tokatu zaigu; hemendik aurrera Harrobia izenaz ezagutuko gaituzu. Izen berriarekin batera beste aldaketa batzuk ere heldu dira; nabariena web helbide berri bat dugula www.harrobia.net.  Dena den izaera ez dugu aldatu eta betiko filosofiaz jarraitzen dugu: kirol eta informatikaren esparruetan kalitatezko prestakuntza eskaintzea; beti ere hazteko gogoaz.