2014-05-23
Izena aldatu diogu ikastolari: Lehen Ibar Ezkerra, orain Harrobia
Bai, ikastolari izena aldatu diogu! Orain dela gutxi gure helbidea Portugalete-Sestaotik Bilbora aldatu genuen eta aurten izena aldatzea tokatu zaigu; hemendik aurrera Harrobia izenaz ezagutuko gaituzu. Izen berriarekin batera beste aldaketa batzuk ere heldu dira; nabariena web helbide berri bat dugula www.harrobia.net. Dena den izaera ez dugu aldatu eta betiko filosofiaz jarraitzen dugu: kirol eta informatikaren esparruetan kalitatezko prestakuntza eskaintzea; beti ere hazteko gogoaz.
2010-06-04
Turismo aktiboa
Pasadan maiatzean kirol zikloko 1.mailako 23 ikasleak Gorlizera eraman genituen bertako paraje hobezinean ekintza ezberdinak egin zitzaten. Aurten, eta eguraldiak horrela nahi izan duelako, kayak eta surfa egiteko aukera izan dugu.
Goiz osoa iraun duen ekintza ezberdin eta interesgarriak izan dira guztion ustetan!!
2010-05-12
Lantokiko Prestakuntza Kurtsoa
Informatika eta kirola zikloetako 2. mailako ikasleek martxotik enpresetan praktiketan dihardute, goizez zein arratsaldez. Ikasleen jarraipena egiteko antolatutako banakako tutoretzetan pozik daudela eta asko ikasten ari direla esan diote tutoreari.
Informatika arloan ikasleek burutzen dituzten eginkizun nagusiak honako hauek dira: informatika-tresneria muntatzea eta mantentzea, postu bakarreko eta sareko sistema eragileak instalatzea eta ustiatzea, web aplikazioak instalatzea eta konfiguratzea, ingurune txikietan sare lokalen zerbitzuak instalatzea eta mantentzea, interneteko zerbitzuak instalatzea eta mantentzea.
Kirol arloan ikasleek burutzen dituzten eginkizunak beste hauek dira: igerilekuetan egiten diren ur ekintzak,
fitness aretoan prestakuntza fisikoa, aretoko ekintza zuzenduak, ezintasunak dituzten pertsonekin kirol ekintzak, kirol ekintzen inguruan lan komertzialak.
0910 ikasturtean enpresa kolaboratzaileak hauek izan dira: informatika arloan, Cidir, Tecnocom, Eurohelp, Sermicro eta Xerox; kirol arloan, Guedan, Servi Ocio, Xaker, Fitness Place, Metropolitan, Gimnasio Imagen, Emtesport, Sport Studio, Urtzi, Deportivo, beste batzuen artean.
Kirol arloan ikasleek burutzen dituzten eginkizunak beste hauek dira: igerilekuetan egiten diren ur ekintzak,
0910 ikasturtean enpresa kolaboratzaileak hauek izan dira: informatika arloan, Cidir, Tecnocom, Eurohelp, Sermicro eta Xerox; kirol arloan, Guedan, Servi Ocio, Xaker, Fitness Place, Metropolitan, Gimnasio Imagen, Emtesport, Sport Studio, Urtzi, Deportivo, beste batzuen artean.
2010-04-21
Inguralde eta Tecnocom
Hirugarren ebaluaketan, bigarren mailako ikasleek praktikak egiten dituzten bitartean, bi irteera egin ditugu informatika zikloko lehenengo mailako ikasleekin.
Martxoaren 25ean, Barakaldoko Inguraldek Innobak eraikinean antolatutako Ostegulan: enpresarekin duzu hitzordua jardunaldian parte hartu genuen. Bertan, Eurohelp enpresak informatika arloan lan egiteko aukeren inguruko informazioa eskaini zuen bi ordutako hitzaldian.
Martxoaren 25ean, Barakaldoko Inguraldek Innobak eraikinean antolatutako Ostegulan: enpresarekin duzu hitzordua jardunaldian parte hartu genuen. Bertan, Eurohelp enpresak informatika arloan lan egiteko aukeren inguruko informazioa eskaini zuen bi ordutako hitzaldian. 2010-02-01
Bizkaia Enpresa Digitala
Urtarrilean, informatika zikoetako ikasleek Bizkaia Enpresa Digitalak antolatutako bi hitzaldietan parte hartu zuten. Ikasleak haien tutorearekin joan ziren Zamudioko Parke Teknologikoko ESI eraikinera. Hiru ordutako hitzaldiak izan ziren eta gainera kaferako atsedenaldia egon zen.
Urtarrilaren 21ean lehenengo mailako ikasleek eta Txabik parte hartu zuten Desarrollo de redes sociales y el SW libre izeneko hitzaldian.
Urtarrilaren 21ean lehenengo mailako ikasleek eta Txabik parte hartu zuten Desarrollo de redes sociales y el SW libre izeneko hitzaldian.
Hurrengo astean bigarren mailako ikasleen txanda izan zen eta Josebarekin La imagen de nuestra empresa en la red. Objetivo: Comunicación 2.0 izeneko hitzaldian egon ziren.
Ikasturtea bukatu baino lehen beste hitzaldi interesgarririk ikusten badugu lehenengo mailako ikasleekin joango gara, ordurako bigarren mailako ikasleek praktiketan ibiliko direlako.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)