Ibar Ezkerrako Ikasleak: Zikloak - Irteerak

2009-05-07

Zikloak - Irteerak

Apirilean zehar, zenbait irteera egin ditugu lehenengo mailan dauden kirol eta informatikako ikasleekin.

KESeko ikasleak - Esku pilota
Apirilak 3an, KESeko ikasleok Txurdinagan eman genuen goiz osoa. Bertako frontoian, hiru ikastetxeen arteko Herri Kiroletako ekintzetan parte hartu genuen, DBHko 3. eta 4. mailetako ikasleentzat ekintzak koordinatuz: sokatira, txingak, zakulariak, lokotxak, giza-frogak, etab.

KESeko ikasleak - XIBA
Apirilak 24an, Fadurako frontoietara joan ginen Ikas Pilotako ekintzak burutzera. Getxo, Leioa eta Sopelako lau ikastoletako ikasleak koordinatzen eman genuen goiz osoa; guztira, LHko 5. eta 6. mailetako 150 ikasle ziren. Ekintza guztiak bukatu ostean, Imanol Agirre pilotariaren partidu bat ikusi genuen, eta ikasle bakoitzak bere apustua egin zuen. Irabazleei xiba bat oparitu zitzaien.

ISUko ikasleak - Prestik

Apirilak 30ean, ISUko ikasleok Euskalduna Jauregira joan ginen, Lana eta Trebakuntzaren Erakusketara. Ordu pare bat eman genituen, Lana bilatzeko eta Enpresak sortzeko tailerretan parte hartzeko, eta erakusketarien stand-ak ikusteko.